Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hiritarren Segurtasuneko Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Udalerrian hiritarren segurtasunaren eta babes zibilaren inguruan udalek legez aitortuta dituzten eginkizunak betetzen ditu Hiritarren Segurtasuneko Alorrak. Hau da: hiri-segurtasunari, lokal publikoen segurtasunari, herriko kaleetako ibilgailuen eta pertsonen trafikoari eta babes zibilari lotutakoak, osorik edo zati bat.

Carmelo Careaga EspinosaHiritarren Segurtasuneko Alorraren Zuzendaria
Carmelo Careaga Espinosa
Telefonoa: 943179010 (1274 luzapena)
Helbide elektronikoa: ccareaga@udalermua.net

Funtzioak
Zer zerbitzu eskaintzen ditugu Hiritarren Segurtasuneko Alorran
  • Hiritarren Segurtasunari lotuta:
  1. Udaltzainak errepidean istripu baten ondoren Hiritarren segurtasuna bermatzea.
  2. Udalbatzako agintariak babestea eta eraikinak eta instalazioak zaintzea.
  3. Trafiko-arauekin bat, hiriguneko trafikoa antolatu, seinaleztatu eta zuzentzea, eta arau-hausteren bat gertatzen denean, zigor-espedienteak tramitatzea.
  4. Hirigunean gertatzen diren trafiko-istripuen atestatuak egitea.
  5. Bere eskumen-esparruaren baitan, polizia-administratiboaren eginkizuna betetzea ordenantzei, bandoei eta gainerako udal xedapenei dagokienez. Ildo beretik, ingurumenaren, eta ingurumen-babesaren alorrean indarreko araudia betetzen dela zaintzea, esparru horretan dituen eskumenen baitan. Antzematen dituen arau-hausteak salatzea.
  6. Polizia judizialaren eginkizuna betetzea, Ertzaintzarekin lankidetzan.
  7. Istripuetan, hondamendietan edo zorigaitz publikoetan laguntza eskaintzea eta, legediak ezarritakoarekin bat, Babes Zibileko planak burutzen parte hartzea.
  8. Lege-hausteak saihesteko prebentzio-ekintzak egitea, Ertzaintzarekin lankidetzan.
  9. Espazio publikoak zaintzea, manifestazioak babesten laguntzea eta giza bilkura handietan ordena mantentzen laguntzea, horretarako dei egiten dietenean.
  10. Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, horretarako dei egiten dietenean.
  11. Aurkikuntzak eta konfiskazioak kudeatzea.
  12. Udal egintzak edo erabakiak betetzea, dela Udaltzaingoak berak tramitatuta, dela beste udal Alor batzuek eskatuta.
  13. Kaleko eta altzari publikoetako akatsak eta gabeziak ikuskatu eta kontrolatzea.
  14. Giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak kudeatzea, onartutako aurrekontuari jarraiki.
  15. Udaltzaingoaren baliabide informatikoak, teknikoak eta telekomunikazioak mantentzea.
  16. Bere eskumeneko agiriak eta espediente administratiboak tramitatu eta kudeatzea.
  • Babes zibilari lotuta:
  1. 1.Istripua jasan dutenei laguntza eta zaintza eskaintzea.
  2. Suterik, uholderik edo edozein ezbeharrik gertatuz gero, sua amatatzen eta pertsonak eta ondasunak salbatzen laguntzea.
  3. Istripuak daudenean edo segurtasunak hala eskatzen duenean, kaletik elementuak erretiratzea.
  4. Ezbeharren estatistikak prestatzea.
  5. Udal Larrialdi Plana kudeatzea.
  6. Ikastetxeetan ebakuazio-simulakroak prestatu eta burutzea.
  7. Udal Alor Teknikoarekin lankidetzan jardutea arriskutsuak izan daitezkeen jardueren kontrolean.
  8. Neurri zuzentzaileak proposatzea.
  9. Hirugarrenen autobabeserako planak ikuskatu eta kontrolatzea.
  10. Segurtasun-baldintzak ikuskatu eta kontrolatzea udal proiektuetan, lizentziak emateko espedienteetan, jende asko biltzen dituzten ekitaldietan eta kalean gertatzen diren ekitaldi guztietan.
  11. Udal eraikinetan suteen aurkako babes-instalazioak mantentzeko lana planifikatu eta kudeatzea, Udal Alor Teknikoarekin batera.
  12. Etxeko arriskuen edota arriskuko jardueren prebentzioari buruzko kanpainak (prebentziokoak eta dibulgaziokoak) egitea.
  13. Osasun-zerbitzuei laguntza ematea, kalean gertatutako larrialdi-egoeretan edota gaixoak edo istripua izan dutenen pertsonak garraiatzen dituztenean.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo