Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Funtzioak
Zer zerbitzu eskaintzen ditugu Herritarren partaidetza eta Gardentasunan
  • Komunikazio-esparruari lotutakoak:
  1. Bunbuilo irudi generikoaEgunero Udalaren webguneko albisteen kanalean argitaratuko diren albisteak, ohartarazpenak eta agendak sortu eta idaztea.
  2. Prentsaurrekoak eta ekitaldi publikoak (inaugurazioak, programak, ekitaldiak...) daudenean, hedabideei bidali beharreko prentsa-oharrak eta komunikatuak idaztea
  3. Herriko albisteak islatzen dituzten hedabideetako ordezkaritzekin eta langileekin harreman arina eta ugaria izatea.
  4. Hedabideekin (prentsa idatziarekin, irratiekin, ikus-entzunezkoekin eta digitalekin) harremana izatea, herriko edozein gai landu nahi dutenean: eskaerak jaso eta Alkatetzara, gobernu-taldera, zinegotzitzetara eta Alor-buruetara bideratzea. Eta hedabideen premiei erantzutea.
  5. Komunikazio publikoari lotutako gaien inguruko aholkuak ematea Alkatetzari, gobernu-taldeari eta Udalbatzari oro har.
  6. Barneko eta kanpoko komunikazio-estrategiaren beharrizanei erantzutea, eta erabiltzen diren kanalak hobetzeko eta mezuak argiak, laburrak eta zehatzak izateko lan egitea. Eta ahalik eta urrunen heltzeko lan egitea, albiste bakoitzaren garrantzia aintzat hartuta.
  7. Hedabideetan argitaratutako albisteen jarraipena egitea eta albisteei eman zaien trataera aztertzea.
  8. Udalbatzaren ekitaldi instituzionalak eta udalerrian egiten diren ekitaldi garrantzitsuak komunikazioaren ikuspegitik lantzea.
  9. Protokolo-kontuei arreta egin eta horretan laguntzea hitzarmenak sinatzen direnean, sariak banatzen direnean, omenaldietan eta urteurrenetan, Alkatearen bisita ofizialetan eta ekitaldi instituzionalak antolatzen direnean.
  10. Udalerriaren irudi orokorra zaintzea, eta irudi hori ahalik eta positiboena eta errealitatetik ahalik eta hurrena izateko jardutea.
  11. Gainerako udal Alorrekin batera jardutea komunikazioaren esparruan sortzen diren beharrizanei erantzuteko, eta behar horiek betetzeko mezuak, kanpainak, diptikoak, flyerrak eta abarrekoak diseinatu eta prestatzea.
  12. Gero zabalduko diren argazkiak eta grabazioak egitea.
  13. 1.Udalbatzaren jardueraren ondorioz sortu eta Udalaren webgunean zabaltzen diren komunikazio-elementuak kudeatu eta gordetzea: argazkiak (Flickr), ikus-entzunezkoak (Youtube) eta soinuzkoak (Ivoox).
  • Webguneari lotutako eginkizunak:
  1. Webgunearen atazen irudia Udal Alorren beharrizanetara egokitutako aplikazioak eta edukiak sortzea.
  2. Udalaren webguneak eskaintzen dituen edukiak mantendu eta eguneratzea.
  3. Webguneko egoitza elektroniko irekia, Abiapuntu, kudeatzea, edozein pertsonak, herritarren arretarako bulegora bertaratu behar izan barik, bertatik nahi duen izapidea egin ahal izateko.
  4. W3Ck aholkatzen duen AA irisgarritasun-arauekiko konpromisoa eta AENORen IKTetarako Irisgarritasunari buruzko UNE 139803 beteko direla ziurtatzea.
  5. Ermuko Udalak herritarrei telematikoki tramitatzeko eskaintzen dizkien prozedurak egoki dabiltzala ziurtatzea.
  6. Udalaren webgunean edo beste bide batzuetatik argitaratuko diren elementu grafikoak eta multimediak sortu eta diseinatzea.
  7. Teknologiako Unitate Administratiboarekin lankidetza zuzena izatea gailu berriak, software tresna berriak edo ondasun teknologikoak erosi eta ezartzen direnean.
  8. Udalaren webgunea eguneratzeko prozesuan eta informazio- eta komunikazio-teknologien alorrean eginkizun aktiboa duten kideen prestakuntza etengabea.
  • Gardentasunari lotutakoak:
  1. Udal gardentasunaren logotipoa Publizitate aktiboak aipagai duen informazioa bildu eta hedatzea.
  2. Informazioa eskuratzeko eskaerak jaso eta tramitatzea.
  3. Eskatutako informazioa emateko erakunde barruan egin beharreko tramiteak egitea.
  4. Informazioa eskuratzeko eskaeretan tramitazio egokia egiten dela kontrolatzea eta horren jarraipena egitea.
  5. Informazioa eskuratzeko eskaeren erregistroaz arduratzea.
  6. Gehien eskatzen den informazioa biltzen duten web-orriak eta egoitza elektronikoa prest egongo dela ziurtatzea.
  7. 1.Kexuak eta iradokizunak kudeatzeko prozeduraren bidez eta “Egin berba Alkatearekin” prozeduraren bidez heltzen diren herritarren kexuak kudeatzea eta kexu eta iradokizun horiek dagokion udal Alorrera helaraztea, ondoren herritarrei Alorrak emandako erantzunaren berri eman ahal izateko.

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo