Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude Herritarren partaidetza eta Gardentasunan
Esku altzatuak

Herritarren Partaidetzarako eta Gardentasunerako Unitate Administratiboa zeharkako organoa da. Haren eginkizuna da Udalbatzako gobernu-organoei eta Udal Alorrei laguntza teknikoa ematea, herritarrei eta hedabideei beraien jarduera publikoaren eta udal zerbitzu publikoen inguruko informazioa emateko. Asmo hori lortzeko, udalaren webgunea www.ermua.es mantendu eta eguneratu egiten du, eta udal administrazioaren esparruan gertatzen denaz eta gure herriko errealitateaz irudi plurala, berehalakoa eta hurrekoa eman..

Orotariko hedabide tradizionaletan diharduten kazetarientzako kontsulta-iturria eta erreferentzia da webgunea: El Correo Español, El Diario Vasco, Deia, ABC... egunkarietakoak; Eibar Irratia, Cadeba Ser, Arrate Irratia, Onda Vasca... irratietakoak; Efe, Europa Press, Vasco Press, Telepress... prentsa-agentzietakoa... Izan ere, hedabide horietan guztietan jasotzen dira udalaren webgunean argitaratutako albisteak eta, horri esker, jende gehiagorengana heltzeko aukera dugu.

Horrenbestez, erakundearen eta hura osatzen duten organoen eta entitateen (Udalbatzaren, organismo autonomoen, fundazioen, sozietate publikoen, zinegotzitzen, Alorren eta abarren) jarduera are urrunago hedatzeko aukera dugu. Ildo beretik, are gehiago zabaldu ahal dugu gure herriko errealitate soziala, politikoa, industriala, kulturala, ekonomikoa... Azken batean, webgunearen bidez hainbat eragile, elkarte eta herritarren egunerokoa eta berriak zabaltzeko aukera dago, webgune barik ez lukete-eta hedabideetara heltzeko aukerarik izango.

Nolanahi ere, ukaezina da eten digitalaren ondorioz Ermuko pertsona batzuk ez direla heltzen Internetera eta Udalaren webgunera (ordenagailuaren, tabletaren, smartphonearen, TBaren edo beste edozein gailuren bidez). Dena dela, zuzenean Interneten sartzen ez direnek ere badituzte gure Udalaren berri jasotzeko beste aukera batzuk: egunkariak (El Correo, Diario Vasco, Deia, Gara, Berria...) edota irratiak, bestela (etxean, autoan, saltokian, lanean, eta abar)

Azken batean, bere horretan komunikazio-tresna izateaz gain, udal Alor guztien berri jasotzeko erakusleiho aparta da, profesionalek eta herritarrek oro har bertara jotzen baitute informazio bila.

Hori lortzeko, Herritarren Partaidetzarako eta Gardentasunerako Unitate Administratiboak beste udal Alorrekin batera jarduten du, webgunean atal berriak sortze aldera. Eta, edukien konplexutasunaren eta zabaltasunaren ondorioz hala behar denean, berariazko mikrositeak sortzen dira, jarduera hori islatzeko. Mikrosite horiek leku egokia dute Udalaren webgunean, irudi korporatibo eta filosofia berbera erabiltzen dute eta: edukia bi hizkuntzatan dago, W3Cren irisgarritasun-arauak betetzen ditu, eta errespetutsua da genero-hizkuntzarekin.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo