Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude Altxortegia/Kontabilitatean
Ekonomiaren grafika generikoa

Altxortegia/Kontabilitatea Unitate Administrazioa zeharkako organoa da, udal erakunde osoari laguntzen baitio Ermuko Udalaren finantza-baliabideak zaintzen eta erabiltzen, betiere kutxa-batasunaren printzipioaren pean: dirua, baloreak, kredituak aurrekontukoak nahiz aurrekontutik kanpokoak eta Ermuko Udalaren obligazioak ordaintzea besteak beste.

Era berean Altxortegia/Kontabilitatea Unitate Administrazioaren ardura da Esku-hartze Nagusiarekin batera jardutea Ermuko Udalaren Aurrekontu Orokorraren proiektua prestatzen eta hura aztertzen, jarraipena egiten eta gauzatze-maila ebaluatzen. Horretarako, kontabilitate-informazioa ematen du, Gastu Aurrekontuaren eta Diru-sarreren Aurrekontuaren kontabilitate-kudeaketa egiten du eta Kontu Orokorra prestatzen du.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo