Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude Normalizazioan
Organizazioan prozeduraren irudi generikoa

Normalizazioko Unitate Administratiboa zeharkako organoa da, udal erakunde osoari laguntza teknikoa ematen dio-eta jarduera administratiboa egiteko dokumentuak kudeatzean.

Jarduera administratiboa estandarizatzea da Normalizazioko Unitate Administrazioaren lana. Gainerako alorretako langileekin batera aritzen da horretan, espedienteak kudeatzeko AUPAC (gaztelaniaz, Prozedura Administratibo Erkidearen Automatizazioa) programaren laguntzaz tramitazioa ahalik eta gehien automatizatzeko asmoz. Tresna hori egoki erabiliz, kudeaketa eraginkorra eta efizientea lor daiteke: datuak behin bakarrik sartuta, prozesuan parte hartzen duten guztiek erraz eskuratzen dute lana egiteko behar duten informazio guztia. Azken batean, AUPAC kudeaketa-tresna ez ezik, informazio-tresna ere bada.

Normalizazio taldearen xedea da tresna horren eta gainerako tresnen potentzialtasuna ahalik eta gehien aprobetxatzea, erakundean dagoen informazioaren kudeaketa optimizatzeko, bikoiztasunak saihesteko, informazioa zentralizatzeko eta barrura nahiz kanpora begira irisgarria eta gardena izateko.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo