Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude Teknologian
Pertsona batek aginte-mahaia kontrolatzen

Teknologiako Unitate Administratiboa zeharkako organoa da, udal osoari laguntza eskaintzen dio eta. Zehazki, komunikazio-azpiegiturak ezarri, mantendu, hobetu eta zabaltzen ditu; sistema informatikoak ustiatzen ditu; hardwarea (ekipamenduak) eta softwarea (programak) erosten ditu; hala bada, neurrira egindako softwarea garatzen du; udaleko erabiltzaileei informatika-alorreko aholkularitza ematen die; eta gerta daitezkeen gorabeherako konpontzen ditu.

Funtsean, hiru eginkizun ditu Teknologiako Unitate Administratiboak: aplikazioak eraikitzea, aplikazio horiek funtzionatzeko azpiegitura teknologikoa antolatzea eta, azkenik, "ustiatzea", ibilaraztea.

Teknologiako Unitate Administratiboaren lanean azpimarratzekoa da euren lan-ingurunea etengabe aldatzen dela eta unean-unean sortzen diren teknologia berrietara egokitzeko, bertako kideek ere etengabe egokitu beharra dutela. Eginkizun berriak sortzen dira etengabe, bidea jorratzen den heinean.

Teknologiako Unitate Administratiboaren hazkunde naturala agerian gelditzen da ikusirik nola handitu diren hardware ekipamenduen kopurua, software-aplikazioen kopurua, erabiltzaileen kopurua, komunikazio-lineak eta horiek guztiak kontrolatzeaz, erabiltzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den giza taldea.

Horrenbestez, hauxe da Teknologiako Unitate Administratiboaren erronka handienetako bat: nola optimizatu haren eginkizunak eta eginkizun horiez arduratzen den jendea; hau da, zer egin behar duen antolaketa-ereduak, balioa emango duen kudeaketako tresna estrategikoa izateko.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo