Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude Kalitatea eta Berrikuntzan
Kalitetari buruzko irudi generikoa

Kalitatea eta Berrikuntza Unitate Administratiboa zeharkako organoa da, udal erakunde osoari laguntza teknikoa ematen baitio Osoko Kalitatea/Bikaintasuna kudeatzean.

Hona Kalitatea eta Berrikuntza Unitate Administratiboaren xedea: udal Alorrei euren barne-kudeaketa hobetzen eta berritzen laguntzea eta, horretarako, Udalean diharduten pertsonei antolamendua aldatzeko tresnak ematea. Azken helburua: herritarrei zerbitzatzeko bokazioa duen Udala izatea; udal malgua, errealitate eta beharrizan berrietara egokitzeko gai izango dena, eraginkorra, efizientea, arina eta berritzailea.

Kalitatea eta Berrikuntza Unitate Administratiboaren xedea: udalean kudeaketa- eta berrikuntza-metodologia bateratu eta komunak ezartzen erreferentzia izatea, barrurako eta kanporako sareak sortzeko gaitasunarekin eta udal talde eta proiektuei balioa emateko helburuarekin. Hala, Udala aldatzen lagunduko duen esparrua izan nahi dugu, herritarren beharrizanei eta aurreikuspenei erantzun egokia emateko bidean.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta, bereziki, kudeaketa-eredu aurreratuak txertatzen hasi ginenetik, udal antolamenduaren eraginkortasuna eta efizientzia areagotzeko bide berriak bilatu ditugu etengabe. Eginkizun horretan erakundeko pertsonengan eta haien ezagutzan, gaitasunean eta sormenean oinarrituta jardun gura dugu. Etengabeko hobekuntzatik abiatuta, partaidetza-prozesuak sistematikoki antolatu eta kudeatzeko teknika bereziak erabiltzen ditugu, betiere herritarren eskakizunak asetzea helburu.

Gauzak horrela, epe laburreko kudeaketatik harago joango diren irtenbideak bilatzen ditugu, pentsatzen dugulako talde interesdun guztiak asebete lagako dituen baliabide publikoen kudeaketa argi eta eraginkorra egin behar dugula.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo