Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude Euskaran

Euskararen Unitate Administratiboa zeharkako organoa da. Barrura begira jarduten du, gainerako udal Alorrekin, udal erakunde osoari hizkuntza-normalizazioan eta euskararen erabileran lagunduz, eta kanpora begira ere jarduten du, elkarteekin, enpresekin eta partikularrekin, Ermuan maila pertsonalean, gizartean eta esparru ofizialetan euskararen erabilera guztiz normaltzeko ekintzak sustatuz. Azken batean, nahi duenak euskaraz bizi ahal izateko lan egiten du.

Euskararen logotipoa

Ondorioz, hauxe da Euskararen Unitate Administratiboaren eginkizun nagusia: herritarren eta Ermuko Udalaren arteko harremana nahiz Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak bi hizkuntza ofizialetan izateko eta, gainera, euskara zerbitzu-hizkuntza izateaz gain Ermuko Udalaren lan-hizkuntza ere izateko lan egitea.

Helburu horiek lortzeko, Euskararen Unitate Administratiboak funtsezko tresna bat dauka: 2014/2017 aldian Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP), Udalaren Osoko Bilkurak 2014ko maiatzaren 7ko bilkuran onartutakoa. Planaren filosofia: ahalik eta adostasun eta partaidetza handienean oinarritutako hizkuntza-politika ezartzea. Hiru helburu estrategikoren inguruan egituratzen da:

  1. Euskararen transmisioa.
  2. Euskara gizartean erabiltzea, zerbitzuak euskaraz ematea.
  3. Hizkuntzaren kalitatea.

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo