Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude Abiapuntun

Abiapuntu unitate administratiboa udal antolamendu osoari laguntzeko zeharkako organoa da. Herritarrek Udalarekin harremana abiatzen duten unean bertan zerbitzua ematea da haren xedea eta, hartara, herritarren beharrizan eta aurreikuspenei erantzuteko asmoz, Udalari lotutako informazio eguneratua eta izapideak egiteko azalpen egokia ematen diegu aurrez aurre nahiz webgunearez bidez.

Ermuko Udalaren helburua da, besteak beste, udal administrazioa herritarrengana hurbiltzea. Horregatik, administrazioaren eskuragarritasuna eta arrazionalizazioa bultzatzen du: izapideak arinduz eta erraztuz, erantzun bizkorrak emanez eta informazioa berehala eskuratuz. Hala, kalitateko zerbitzua ematen die Udalera informazio bila edo izapideren bat egitera datozen pertsona guztiei.

Horregatik guztiagatik, Abiapuntu Ermuko Udalaren Mapa Estrategikoan, antolamendu-berrikuntzaren ardatz estrategikoaren barruan jasotako zerbitzu estrategikoa da.

Pertsona bakoitzari erantzun eraginkorra eta pertsonalizatua emanez, erabiltzaileen beharrizanak eta aurreikuspenak asetzen laguntzea eta kalitateko zerbitzua ematea da Abiapunturen asmoa.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo