Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude Pertsonen kudeaketan
Imagen genérica de gestión de personas

Pertsonen Kudeaketa unitate administratiboa zeharkako izaera duen organo bat da udal antolakundeari eta bere erakundeei bertako funtzionario eta langileen kontuetan teknikoki laguntzeko.

Udalaren alor eta erakundeetan lan egiten duten pertsonen inguruko kontu guztiak kudeatzen ditu, beharrezko lanpostu eta pertsonen antolaketa-ereduak proposatuz, udal administrazioan erraztasunez, eraginkortasunez, gardentasunez eta bizkortasunez jarduteko erabili behar diren arauak landuz eta aplikatuz.

Harremanezko ondasunetan oinarritutako gizarte-eredu iraunkor bat eraikitzen lagundu nahi dugu, pertsonen partaidetza aktiboa suspertuz, eta horretarako etika, konpromisoa, enpatia, berrikuntza, gardentasuna, talde-lana, elkartasuna eta aukera berdintasuna bezalako balioetan oinarritzen gara.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo