Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude koordinazioan
Xedearen irudi alegorikoa

Funtzio publikoa eta Udalean giza baliabideei lotutako gaiak kudeatzen ditugu; adibidez, plantilla organikoaren osaera, lan-kontratuen eta kontratu administratiboen kudeaketa, arriskuen prebentzioa eta osasun-ikuskaritzak, gure giza baliabideen prestakuntza eta barneko informazioaren eta komunikazioaren hobekuntza... guzti hori, langileen garapen pertsonalaren eta profesionalaren bidez, euren laguntza eta inplikazioa areagotzeko asmoz. Erabakiak hartzean langileen ardurakidetasuna sustatzen dugu, euren sormena suspertzeko eta bultzatzeko asmoz; izan ere, Udalak uste du inplikazioa eta sormena berrikuntza-iturri direla.

Era berean, obrak, zerbitzuak eta hornikuntzak kontratatzeko aholkularitza juridikoa eta kudeaketa egiten du, eta bera arduratzen da, halaber, gure Udala aldatu eta modernizatzeko prozesuaz, antolamenduaren kultura aldatu eta antolaketa-eredu adimentsua, berritzailea eta malgua eratzeko. Esperimentuak egin eta hutsetatik ikasteko gai izango den antolamendua, ingurunearen eskariei arreta egiteko gai izango dena, zuzendaritzaren eta kudeaketa publikoaren eredu berrietan oinarrituko dena, bikaintasuna kudeatzeko estrategiarekin konprometituko dena, herritarrak eta zerbitzu publikoen gizarte-eginkizuna lehenetsiko dituena.

Udal baliabideen kudeaketaren eraginkortasuna bilatzen du eta, helburu hori lortzeko, gure azpiegitura teknologikoak ez ezik, gure kudeaketa-sistema ere berritu eta modernizatzen ditu. Bide horretan, herritarrek parte hartzen duten edo hartzaile diren prozedurak arindu, normalizatu eta hobetu egiten ditu, prozesu sinpleagoak, zuzenagoak, arinagoak eta dinamikoagoak diseinatzeko helburuarekin. Azken batean, gure herritarrentzako administrazio arin eta baliagarria eraikitzeko prozesuari heltzen diogu, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dizkiguten tresnak aprobetxatuz.

Era berean, alor hori arduratzen da Korporazioaren zerbitzu ekonomikoen kudeaketari lotutako lanekin; adibidez, aurrekontu-proiektuak eta -azterketak, zerga-azterketak, inbertsioen analisiak, baliabide ekonomikoak, altxortegia, errendamenduak, aseguruak, zerga-likidazioak, zerga-bilketak, hilerria eta Europar Batasunarekin lotutako gaiak.

Azken batean, gure eginkizuna da udal ahalmen eta gaitasunak artikulatzea, gizarte-erakunde guztiek partekatzen dituzten printzipio eta funtzionamendu-arauei jarraiki eta herritarren eskari eta asmoak asebetetzera bideratutako estrategia zuzentzaile erabiliz. Laburbilduta: herritarren zerbitzura egotea da gure eginkizuna.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo