Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Pertsonen alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Herritarrei zuzenean bideratutako gizarte- eta kultura-zerbitzuen multzo zabala kudeatzen du Pertsonen Alorrak. Horretarako erabiltzen ditu, hain zuzen, Udal Gizarte zerbitzuak, Osasun eta Hezkuntza zerbitzuak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zerbitzua, bai eta Kultura eta Gazteria Zerbitzua ere.

Mercedes González de CelisPertsonen Alorreko Zuzendaria
Mercedes González de Celis
Telefonoa: 943 179160
Helbide elektronikoa: mgonzalez@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude Udal Gizarte Zerbitzuetan
Gizarte Zerbitzuen logotipoa

Udal Gizarte Zerbitzuen ezaugarri nagusia hauxe da: hartzaileekiko, hau da, ermuar guztiekiko, duten hurbiltasuna. Hurbiltasun hori dela eta, lehen mailako arretako zerbitzutzat jotzen dira. Gizarte-baliabideetara eta gizarte-babeseko gainerako mailetara heltzeko sarbidea direla esan daiteke.

Udalaren eskumenen baitan daude, oso izaera deszentralizatua dute eta. Izan ere, beharrizanen bat gertatzen denean, inguru hurbilean erantzutea dute helburu. Hau da, baliabideak pertsonengana hurreratzen dira. Euren esku-hartzeetan harremana, arreta pertsonalizatua, nagusitzen da.

Honelaxe gauzatzen da hori guztia:

  • Familia babestu eta laguntzea.
  • Haurtzaroaren ongizatea zaindu eta babestea.
  • Mendekotasuna duten pertsonak lagundu eta babestea.
  • Desgaitasuna duten pertsonak lagundu eta babestea.
  • Adikzioak prebenitzea eta kaltetutakoei laguntzea.
  • Generoagatiko, jatorriagatiko, adinagatiko... diskriminazioa prebenitzea.
  • Atzerritarren edo etorri berrien beharrizan bereziei erantzutea.
  • Gizarte-baliabideei buruzko informazioa eta aholkuak ematea, gizarte-larrialdietan laguntzea eta komunitatean garatzen laguntzea.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo