Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hiri Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Hiria ez dugu biztanleok egiten; gure arbasoengandik jaraunsten dugu.

Julián Maríasen esaldi horrek hiritar-senaren muina adierazten du; izan ere, bizi garen hiria zaindu eta hobetzeko beharrizana gogorarazten digu, arbasoengandik jaso dugun herria baino herri txukunagoa, atseginagoa eta ederragoa lagatzeko gure seme-alabei. Hori lortzeko, ordea, derrigorrezkoa da herria babesteko kontzientzia, bizitza zegoen lekuan bizitza lagatzeko kontzientzia zabaltzea.

Hiriko biztanleek etxean bertan asetzen dituztenak baino premia gehiago dituzte, eta herriaren ardura da horiei erantzutea: pasealekuak, berdeguneak, kirol eremuak, gizarte-ekipamenduak, erreka garbiak... herriak lo egiteko lekua baino harago, bizi izateko lekua izan behar du.

Hona hemen, beraz, Hiri Alorraren xedea: Ermuko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Nagusian zehaztutako ildo estrategikoak eta aurreikuspenak aintzat hartuta, hiriaren garapena planifikatzea eta espazio fisikoa iraunkortasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren ikuspegitik antolatzea. Ildo berean, aurreikuspenak beteko direla bermatzeko esparru juridiko egokia ezartzea, jarduerak herrian ezartzen direnean, zehaztutako arauak eta xedapenak errespetatuko dituztela kontrolatzeko.

David Henares Fuente Hiri Alorraren Zuzendaria
David Henares Fuente
Telefonoa: 943 179141 ó 943179010 (1244 luzapena)
Helbide elektroikoa: dhenares@udalermua.net

Xedea
Zertarako gaude Hirigintzan

Udalaren hirigintza-jarduera garatzea eta goitik behera gainbegiratzea da Hirigintzako Unitate Administratiboaren eginkizuna.

Zehatzago, udalerri osoko lurzoruaren hiri-antolamenduaz arduratzea da Hirigintzako esparru teknikoaren eginkizun nagusia. Horretarako, lurzoru bakoitzaren araubidea oinarri hartuta, planeamendua egin eta kudeatu egiten du, hiri-diziplinaz arduratzen da, azpiegitura- eta obra-proiektuen garapen teknikoa egiten du eta aurretiaz aipaturiko jardun guztietarako euskarri kartografikoa eta garapen teknikoa eskaintzen ditu.

Era berean, Udal Plangintzaren Aholku Kontseiluan parte hartzea ere jasotzen da, herritarrek hirigintzaren esparruan parte hartzea bultzatzeko.

Bere eginkizuna burutzeko, Hirigintzako Unitate Administratiboak honako eskumen hauek ditu:

  1. Hiri-plangintza eta -kudeaketa.
  2. Hirigintza-diziplina.
  3. Obrak eta eraikuntza-proiektuak.
  4. Azpiegitura- eta hirigintza-proiektuak.
  5. Kartografia.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo