Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz, honakoaren bitartez adierazten dizugu dokumentu honetan eman dizkiguzun datu pertsonalak IDAZKARITZAKO ESPEDIENTEAK delako fitxategi baten jasota daudela eta fitxategi horren arduraduna Ermua Hiriko Udala dela, zeinak Valdespinako Markesa 1. 48260 Ermuan helbidea duen. Administrazioko agiriak gestionatzea helburu duen fitxategi hori Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinarazi zaio, hortaz, behar diren neurri guztiak ditu datuen segurtasuna bermatzeko.
Hori horrela, honako dokumentua sinatzeak esan nahi du eskatzailea jakinaren gainean dagoela eta baimena ematen duela bere datuak aipatutako helburuarekin tratatzeko.
Gogorazten dizugu aukera daukazula emandako datuak eskuratzeko edo, behar izanez gero, aipaturiko legean ezarritakoaren arabera zuzenketak, kontrakotasuna edo deuseztapena eskatzeko. Horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali beharko diozu adierazitako helbidera Ermua Hiriko Udaleko Segurtasun Arduradunari ondorengo datuak jasoz: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Erosoago gerta dakizun, udal web orriaren bitartez ere egikari dezakezu eskubide hori, honako helbidean: www.ermua.es>Abiapuntu>Trámites municipales.
Halaber, interesdunak adierazten du emandako informazioa egiazkoa dela eta ez duela berarentzat kaltegarria gerta litekeen informaziorik gorde edo aldatu, eta badakiela daturen bat eman ez edo egiazkoa ez izateak zerbitzua behar bezala ez jasotzea ekar liezaiokeela.
Atal honen bidez planteatutako gaiak edo eginiko galderak ez diote inolako prozedurari hasierarik emango, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42, 68 eta 70. artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako; interesa duen pertsonak dagozkion prozedura administratiboei hasiera emateko duen eskubidearen kaltetan gabe.