Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Legezko abisua


Nortzuk gara

Ermua Hiriko Udalak 48260 Ermuan (Bizkaia) du helbide soziala, Valdespina Markesa kaleko 1. zenbakian.

Informazio gehiagorako 943 17 90 10 telefono zenbakiaren bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan, edo bestela honako helbide elektronikoan: administrador_web@udalermua.net web orria administratzen duen pertsonarekin.

Jabetza intelektuala

Copyright c 2006, Ermua Hiriko Udala. Ustiapen-eskubide guztiak erreserbatuta daude.

http://www.ermua.es atariko web orria, diseinu grafikoa, kodeak eta emailen bidez bidalitako informazioaren  gaineko jabetza intelektualaren titulartasun-eskubideak Ermua Hiriko Udalekoak dira.

Edozein eratako eta, bereziki, erreprodukzio, banaketa, eraldatze eta komunikazio publikoko  ustiapen-eskubideetako erabilera esklusiboa Udalari dagokio.

Bertako edukiaren zatikako erabilera eskubidea ematen da, beti ere jarraian aipatzen diren baldintzak betetzen badira; Ermua Hiriko Udalak beren berez baimenduak izan ez diren bestelako edozein ekintza galarazita daude.

Zatikako erabilerarako baldintzak

Web orria eguneratzea

Ermua Hiriko Udalak bere web orrian batzen den informazioa gaurkotzeko, aldatzeko edota ezabatzeko eskubidea du, informazio horretarako sarbidea ere mugatu edota itxi ahalko duelarik.

Web orri hauetan jasotako informazioa azken gaurkotze-dataren arabera indarrean dagoenari dagokio, eta erabiltzaileak orri hauetan biltzen den izapide, zerbitzu eta bestelako albisteei buruzko gutxi gorabeherako informaziotzat hartu behar du.

Web orriko edukietako erantzukizuna

Edukietako erabilera txarraren ondorioz izan daitekeen erantzukizuna Ermua Hiriko Udalak ez du bere gain hartzen, eta edukiok behin-betiko edota behin-behingoz gaurkotzeko, aldatzeko, mugatzeko edo sarbidea galarazteko eskubidea bere gain hartzen du.

Web orri hauetan jasota ez dagoen informazioaren gaineko erantzukizunari, hau da, Ermua Hiriko Udalak egin ez duen, edota bere izenean argitaratu ez den informazioaren gaineko erantzukizunari uko egiten dio Ermua Hiriko Udalak.

Ermua Hiriko Udalak ez du bere gain hartzen inprimatutako dokumentuen eta web orrian argitaraturiko bertsioen artean egon daitezkeen balizko desadostasunetako erantzukizunik.

Lasterbideekiko erantzukizuna

Lasterbideen bitartez lotutako hirugarrenen web orrietan jasotako, edota gure www.ermua.es atariko administrariak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizunari uko egiten dio Ermua Hiriko Udalak.

www.ermua.es atariko orrietan agertzen diren lasterbideek helburu informatiboa dute eta bertako edukien gainean erantzukizunik ez da hartzen.

Lasterbideekiko erantzukizuna

Gaurkoturik ez diren nabigatzaileak erabiltzegatik edota, konfigurazio ez egokiagatik, birus informatikoak egoteagatik edota Ermua Hiriko Udalez gaindiko bestelako arrazoiengatik, nabigatzaileak izan dezakeen erabilera txarragatik sor daitezkeen balizko akatsen erantzunik ez du hartzen Ermua Hiriko Udalak.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo