Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia

Web gune honek Informazio eta Komunikazio Teknologietan AENORrek luzatzen duen erabilerraztasunaren ziurtagiria lortu du, UNE 139803 arauaren arabera. “Minusbaliotasunak dituzten pertsonentzako aplikazio informatikoak. Web guneetako edukiek erabilerraztasunerako bete behar dituzten baldintzak” deritzan ziurtagiria, 2007ko apirilaren 27an. Ziurtagiri horrek kreditatzen du Web gune honek betetzen dituela W3C erakundeko eta WAI izeneko lan-taldeak gomendatzen dituen erabilerraztasun neurrietan, ‘AA’ bikoitzekoak.
Aipatu arauan eskatzen diren baldintza guztiak betetzeko lanean badihardugu ere, gerta liteke Web gune honetako atal eta eduki guztien ehuneko ehunean ez betetzea. Horrelakorik aurkitzen baduzu, eskertuko genizuke jakinaraziko bazenigu arazook lehenbailehen konpondu ahal izateko. Horrelako kasuak jakinarazteko kexa eta iradokizunetarako prest dugun ereduaz balia zaitezke. Aldez aurretik, zure arreta eta laguntza eskertzen dizugu.
Irisgarritasunaren helburua erabiltzaile batzuek Interneten ibiltzeko dituzten eragozpenak ezabatzea da, edo behintzat gutxitzea, bertako informazioa eskuratu ahal izateko. Erabiltzaileen eragozpen hauek fisikoak, fisikoak edo teknologikoak izan daitezke:
Ikono hauek
dauzkaten web orri guzkiek betetzen dituzte W3C partzuergoko WAI lantaldeak ezarritako irisgarritasunerako jarraibideak edo diseinu irisgarriaren printzipio orokorrak.
Hain zuzen ere, www.ermua.es atariko webgune berriak Web 1.0-ko A bikoitza mailako eduki irisgarrien jarraibideetara eta XHTML 1.0 gomendiora moldatu dira; arreta berezia jarri da egitura, aurkezpena, edukia eta tresnak ondo bereiztean.
Diseinu bisuala W3C partzuergoak kaskadako estilo-orriez emandako 2. mailako gomendioa (CSS2) kontuan hartuta egin da.
Nabigatzaileak edo nabigazio-eragingailuak ez badu estilo-orririk jasaten, webgunearen eduki osoa irakurri ahal da egitura-marken bidez.
Web-orrian nabigazioa bizkortzen duten teklatu-lasterbideak gaitu ditugu.
Lasterbide horiek erabili ahal izateko, tekla-konbinazio hauek erabili beharko ditugu:
Teknologia eta jarraian aipatzen diren atalen izaera eta ezaugarri teknikoak direla-eta, ondorengoak gure web gunearen erabilerraztasun-hedaduratik kanpokotzat jotzen dira espresuki: