Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Gure hiriari buruz nekez esan genezake ezer berririk, ezta gauza originalagorik ere. Ez dio axola. Bidezkoa da topikoak erabiltzea lotsarik txikiena ere izan gabe, baldin eta topiko horiek egia bat azpimarratu baizik egiten ez badute egiten: “irudi bat mila hitz baino hobe” esan ohi da. Hori areago da irudi hori egokia bada, bizia bada, eta bost zentzumenak erabilita irudi hori irakurtzeko astia badugu.
Zure aurrean duzun argazki albumean gure jende, paisaia eta kaleen irudi-bilduma jaso dugu. Azken batean, geu garenaren bilduma, denon artean eraiki dugunaren bilduma, gozamena eta emozioa eragitea asmo duena.
Album honetan geure indar nahiz ahulezien txatalak aurkituko dituzu. Gure arazorik larrienen eta ispilu eta etorkizun oparoena iragartzen duen orainaren ispilu. Eta horren guztiaren gainetik, ahaleginaren kronika, horri esker Ermua gaur errealitate emankor gisa agertzen baita argazki bilduma honetan.
Agian ez duzu aurkituko hain gogoko duzun txoko hori, baina ziurrenik harritu egingo zara ahaztuta izan duzun beste hori gogora etortzean, edo zentzumenen gozagarri dagoen beste hainbat leku deskubritzen. Batek daki argazkiotan pertsonaren bat ezagutuko ote duzun, familiakoren bat, orain gure artean ez dagoen norbait, baina orain zure gozamenerako ireki dugun argazki album honetan betiko egongo dena. Horiek guztiak gure historiarik berrienaren irudi kolektiboan geratuko dira.
Testigantza honek piztu beza nostalgia baino zerbait gehiago. Lan eta ahalegin handiagoa egitera bultzatzeko izan bedi, gogo handiagoz Ermua eraikitzen jarraitzeko errespetuari, tolerantziari eta aniztasunari lehentasuna emanda, hain zuzen ere balore horiek bermatzen baitute bake eta askatasunezko etorkizuna.