Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ingurumen-hezkuntzako programa (18 urte ingurumena iraunarazteko heziketan)


Imagen de una profesora enseñando un panel solar a sus alumnos y alumnas

1993. urtetik hona Ermuko lehen hezkuntzako ikastetxe guztiek ingurumen-hezkuntza arloan Udalak antolatzen duen programazioan parte hartzen dute. Ermuko Udal Ingurumen Alorrak tailer eta jarduera zerrenda luze bat eskaintzen du ingurumena eta berori iraunarazteko hezkuntzaren alorrean, ikastetxe bakoitzak bere hezkuntz eremuan egin ditzan.

Jarduerak udalerriaren errealitatean oinarritzen dira beti ere, eta herri mailakoak mundu mailakoarekin duen loturan. Hona aztertzen diren gai batzuk: hirigintza, mugikortasun jasangarria, eskola-bidea, hondakinak, ura, energia berriztagarriak, biodibertsitatea, Azterkosta eta abar.

Ikastetxeen proiektuetan txertatu (ikastetxearen curriculum-proiektuan) eta horiek osatu behar dituztela kontutan hartuz aukeratzen dira gaiak. Gainera, Toki eta Eskolako Agenda 21 proiektua bezalako beste zeharkako proiektu batzuen eta curriculum berriaren eskumenen osagarri izan behar duela ere kontutan hartzen da.

Hezkuntz komunitate osora zabaltzeko pentsatuta dago programa. Ildo horretatik guztiz garrantzitsua da gainetako herritarrengan duen eragina, hezkunt komunitatetik aparte.

Ingurumen Alorrak egiten dituen jardueretan 800 neskato-mutikok hartzen dute parte urtero batezbeste. Proiektu honek hainbat aintzatespen eta esker on jaso ditu:



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo