Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Oinarriak eta xedeak


Ermuan garatutako Agenda 21 prozesuaren oinarriak eta xedeak Aalborgeko konpromisoekin bat datoz. 10 oinarri dira eta horietan Agenda 21eko lanaren xedeak eta filosofia generikoki biltzen dira. Hona zein diren:

Zarata-neurketaren estazio baten argazkia
  1. Gobernatzeko moduak.
    • Erabakiak hartzeko ditugun prozedurak suspertzeko konpromisoa hartu dugu, partaidetzarako demokrazia handiagoa eskainiz.
  2. Udalaren kudeaketak iraunkortasunari begira.
    • Kudeaketa-programa eraginkorrak egiteko konpromisoa hartu dugu, diseitutik hasita ebaluaziora arte, inplementaziotik iraganez.
  3. Guztion ondasun naturalak.
    • Ondasun naturalak guztiok berdintasunez eskuratu ditzagula zaindu eta bermatzeko erantzukizuna geure gain erabat hartzeko konpromisoa hartu dugu.
  4. Erantzukizunez kontsumitu eta bizitzeko moduak.
    • Baliabideen erabilera zuhur eta eraginkorra egin eta bideratzeko konpromiso tinkoa hartu dugu, bai eta kontsumo eta ekoizpen iraunkorrak sustatzeko.
  5. Hirigintzaren planifikazioa eta diseinua.
    • Hirigintzaren diseinu eta planifikazioan zeregin estrategikoa izateko konpromisoa hartu dugu eta ingurumen, gizarte, ekonomi, osasun eta kultur arloetako gaiak guztion onurari begira bideratzeko...
  6. Mugikortasuna hobetzea eta trafikoa gutxitzea.
    • Garraio, osasun eta ingurumenaren arteko menpekotasuna aitortzen dugu eta mugikortasun-eredu iraunkorrak irmoki sustatzeko konpromisoa daukagu.
  7. Osasunerako toki mailako ekintzak.
    • Herritarren osasuna eta ongizatea suspertzeko konpromisoa hartu dugu.
  8. Toki-ekonomia bizia eta iraunkorra.
    • Enplegua suspertu bai, baina ingurumenari kalterik egingo ez dion toki-ekonomia bizia sortu eta bermatzeko konpromisoa hartu dugu.
  9. Gizarte-berdintasuna eta justizia.
    • Komunitate integratzaile eta solidarioak bermatzeko konpromisoa hartu dugu.
  10. Toki mailatik mundu mailara.
    • Bakea, justizia, berdintasuna, garapen iraunkorra eta klimaren babesa lortzeko mundu guztian daukagun erantzukizuna gure gain hartzeko konpromisoa hartu dugu.

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo