Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Garapen iraunkorra


Imagen en la que aparecen placas solares, rampas mecánicas, paisajes naturales y niños/as ojeando un cartel de una senda peatonal

XX. mendeko 80. urteetan sumatzen hasi zen ingurumen-krisialdiak eta ekonomi hazkundearen ereduak berorrengan izan duen eraginak lotura zuzena du ingurumen eta garapen arloko hainbat agiri estrategiko idaztearekin. “Hazkundearen Mugak” (Erromako taldea 1972) izenez ezagutzen denaz aparte, garrantzitsuenetako bat “Brundtland Txostena. Guztion Etorkizuna” delakoa da, Ingurumen eta Garapenaren Mundu Mailako Batzordeak 1987an egindakoa; bertan zehazten da lehen aldiz garapen iraunkorraren kontzeptua. 1992an Rio de Janeiroko Lurraren Gailurra izan zen, NBEk antolatuta. Gailur horretan 21 Agenda garatzea erabaki zen, iraunkortasuna lortzeko ekintza plan bat alegia. Ingurumena errespetatuko duen garapen ekonomiko eta soziala lortzea da helburua, teknologia eta gizarte-antolaketa hobetzeko aukera planteatuz, baina beti ere ingurumena gizakiaren ekintzak kaltetzen duen erritmo berean.

1994an Iraunkortasunaren aldeko Hiri eta Herrien Europako Biltzarra egin zen Aalborg hirian, eta bertan Tokiko Agenda 21eko lanei hasiera emango zien Aalborg-eko Gutuna onartu zen. Hamar urte iragan direnean Aalborg-eko Biltzarrak + 10 delakoak Europako hiri, eskualde eta herrialdeetan aplikatutako 21 Agendaren balantzea egin zuen. Bilera horren azken emaitza legez toki eta eskualde mailako gobernu guztientzako dei bat idatzi eta onetsi zen, Aalborg-eko konpromisoak sinatzeko elkartu eta Hiri eta Herri Iraunkorren Europako Kanpainan parte har zezaten.

Ermua Hiriko Udalak 2006ko martxoaren 13ko Udalbatzarraren bilkuran sinatu zuen Aalborg-eko Gutuna edo konpromisoa.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo