Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Gizarte Ekintzako Sailak Ermuko biztanle guztiei zuzendutako zerbitzu publikoak ematen ditu; zerbitzu horiek gizarte bazterketaren kontra eta egoera hori prebenitzeko erabili ohi dira, betiere pertsona edo gizarte talderik ahulenak beren beregi kontuan hartuz.
Gure zeregin nagusia da interesatuei gizarte prestazio eta baliabideen gaineko informazioa eta orientazioa ematea. Pertsonen autonomia bultzatu, euren oinarrizko beharrizanak estali eta lanaren bitartez gizarteratu nahi ditugu, betiere Sustapen eta Enplegu Atalarekin eta komunitateko beste gizarte agente batzuekin batera lankidetzan jardunez.
Gizarte ekimena sustatu, sexuen arteko aukera berdintasuna bultzatu eta toxikoen kontsumoak dakartzan ondorioak prebenitu nahi ditugu. Azkenik, komunitatean murgilduta egiten dugu lan, bertako erakundeekin lankidetzan, Ermura munduko edozein tokitatik heltzen diren biztanle berrien eta udalerrian bizi diren gainerako pertsonen arteko elkarbizitza positiboa eta harrena egokia lortzeko eta immigrazioak dituen onura sozial, kultural eta ekonomikoak bultzatzeko.
Hau guztiau modurik zuzen eta bidezkoenaren bitartez garatu gura dugu, autonomia erkidegoaren, Bizkaiko lurralde historikoaren eta udalerriaren arauak aplikatuz; horretarako, baliabide publikoak egoera egokietan erabiltzeko konpromisoa hartzeko dugu.
Zerbitzu hauek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan ematen dira, emakumeen aldeko aukera berdintasunari zuzendutakoak izan ezik; izan ere, azken horiek Emakumeen Topalekuan ematen dira.
Udal baliabide hauen bitartez, kalitatezko laguntza egokia eskaini nahi dugu, betiere Gizarte Zerbitzuetako pertsona erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretua errespetatuz. Pertsona erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak ondoko hauek dira:
Eskubide eta betebehar guztiak azaltzen dituen ale bat nahi izanez gero, eska diezagukezu. Zure esanetara gaude.