Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Pertsona nagusientzat baliabide kopuru garrantzitsua dago Ermuan. Izan ere, pertsona hauei laguntza emateko gizarte zerbitzuek tradizio handia dute eta, gainera, biztanle sektore honek dituen eta sentitzen dituen beharrizanak garrantzi handikoak dira.
Pertsona nagusiei beren beregi zuzenduta, udalerrian hainbat zerbitzu eskaintzen dira: etxerik etxeko laguntza zerbitzua, eguneko zentroa eta telealarmak. Zerbitzu hauen bitartez, zera lortu nahi da: pertsona nagusia etxebizitzan bakarrik edo familiarekin batera bizi dadin, izan ditzakeen autonomia gabeziak orekatuz. Gainera, aisialdia betetzeko, pertsona nagusientzako etxe bi daude eta beste erakunde batzuekin batera jarduten da gizarte turismoko programetan (Inserso, Adineko, bainuetxeak eta abar).
Halaber, udalaren bidez laguntza egoitzan sartzea eska daiteke; zerbitzu hau autonomia pertsonalik ez duten pertsonei zuzenduta dago, sorospen oso-osoa etxetik kanpo eman behar zaien pertsonei, hain zuzen ere.
Azkenik, udalean eska daitekeen beste baliabideetariko bat da zergarik ordaintzen ez duen erretiro pentsioa, hau da, sarrera egokirik ez duten eta pentsioa lortzeko behar besteko epean kotizatu ez duten 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako prestazio ekonomikoa.