Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ezinduekin lan egin ahal izateko, funtsezkoa da Ermua pertsona guztientzat irisgarri bihurtzea. Ildo honi jarraituz, oztopo arkitektonikoak kentzeko udal laguntzak daude (komunitateetan igogailuak jartzea, arrapalak egitea...).
Ezindua izateak hainbat zerbitzu edo ondasun eskuratzeko abantaila batzuk ematen ditu (ibilgailua erostea, errenta aitorpena, babesturiko etxebizitzak lortzea, babesturiko enplegua eskuratzea, zergarik ordaintzen ez duen ezintasunagatiko pentsio baterako eskubidea eta abar). Hori guztiori eskuratu ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak %33tik gorako ezintasun maila aintzatetsi beharra dauka. Ezintasuna balorazio prozesu baten bitartez aintzatesten da; horren tramitazioari udaleko gizarte zerbitzuek ekiten diote.
Gure zerbitzuan aparkatzeko txartela berezia ere eska daiteke, bai eta material teknikoa erosteko laguntza ekonomikoak ere (gurpildun aulkiak, audifonoak, betaurrekoak edo lentillak eta abar).