Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Immigrazioari zuzendua


Emigratzea denon eskubidea

Udalak gizarte zerbitzuen barruan Immigrazio Zerbitzua zabaldu zuen 2003ko urriaren 1ean. Gauzak horrela, baliabide hau erabilita, Immigrazioari buruzko I. Toki Plana ari da garatzen; horren ondorioz, profesional, etorkin eta Ermuko biztanleekin batera esku hartzeko moduko programak jarriko dira abian, gure udalerrian aspaldikoa den baina une honetako indarragatik nahiko berria den gertakizun honen inguruan jarduteko.

Aurreko mendeko 50, 60 eta 70eko hamarkadetan Espainia barruko migrazioak positiboak izan ziren, baina zailtasunez beteak; orain ere Ermuarentzat immigrazio berri hau gertakizun positibo eta aberasgarria da.

Hau guztiau positiboa izan dadin eta beste garai batzuetan bezala izandako zailtasun eta gorabeherak konpontzeko, zerbitzu honek profesionalen, etorkinen eta biztanle guztien laguntza izan nahi du. Kanpainaren jomuga Ermuko biztanleak izango dira eta horiekin lan egingo du, heltzen ari diren pertsonei zuzendutako harrera nahiz laguntza diseinatu eta koordinatzeko.

Ongietorrien gida :


Gora



© Ermuko Udala, 2011 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo