Ermuako Udala

Laguntza Menua

ETA NO ETA EZ
 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako


Emakumeen Topalekua

1988tik aurrera, Ermuko emakumeen mugimenduari erantzuteko asmoz, udalak botere publiko modura gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko daukan erantzukizuna bere gain hartu zuen. Hasiera batetik, sail honek hiru jarduketa maila izan ditu:

Udalak berdintasun-politika areagotzeko konpromisoa hartu du, emakume eta gizonen arteko berdintasunerako udal mailako plangintzetan zehazten dena. Ermua aitzindaria izan da eta bi plangintza garatu ditu jada aurreko legegintzaldietan. Orain, III Plana izango dena lantzeari ekingo zaio eta prozesu horretan nahi duen pertsona orok, gizon zein emakumek, parte har dezake, norbere izenean edo bakoitzak ordezkatzen duen erakundearen bitartez.

Bertaratuz parte hartzeko foroa Berdintasunerako Udal Kontseiluaren bitartez egituratzen da; foro hori hilero biltzen da eta erakunde horiek, interesatuta dauden emakumeek eta udalak osatzen dute.

Ermuaiguales bloga

III Berdintasunerako planari buruzko iruzkinak edo iradokizunak egin nahi izanez gero, sar zaitez horretarako sortu dugun blogean eta animatu beste pertsona batzuk ere parte hartzera.

Puntu lilaren logotipoa

Une honetan jabekuntza eskolak emakumeentzat antolaturiko ikastaroak eta bestelako prestakuntza-jarduerak nahiz laguntza pertsonalizatua Emakumeen Topalekuan garatzen dira; zentro hori Zelaieta kaleko 12. zenbakian dago eta 2003an inauguratu zen, jarduketa horiek guztiak aurrera ateratzeko ikur eta erreferentzia modura. Emakumezkoen eta, oro har, biztanleen zerbitzupean dagoen etxe ireki bat da. Jarduerak eta ekintzak burutzeko gelak ditu eta emakumeari eta generoari buruzko dokumentazio zentro hasi berria ere.

Urtean oso une berezia izan da martxoaren 8ko ospakizuna, hau da, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Behar bezala ospatzeko, kartel lehiaketa ba egin eta kultur egitarau zabala atontzen da, horren barruan, esate baterako, zine zikloak, antzezpenak, hitzaldiak eta aldarrikapen ekintzak sartuz.


Emakumearen nazioarteko egunaren kartelen zerrenda
Data Kartelaren izena Kartela
2009/03/09 2009ko irabazitako kartela Kartela atzitu
2008/03/10 2008ko irabazitako kartela Kartela atzitu
2007/03/08 2007ko irabazitako kartela Kartela atzitu
2006/02/23 2006ko irabazitako kartela Kartela atzitu
2005/03/08 2005eko irabazitako kartela Kartela atzitu
2004/03/08 2004ko irabazitako kartela Kartela atzitu
2003/03/10 2003ko irabazitako kartela Kartela atzitu

HIRU HILEKO JARDUERAK


NAHITA ekimena

2007ko urtarriletik aurrera, Berdintasun Sailak aldizkari bat argitaratzen du, 3 ale urtean Aldizkari horretan hiru hilabeteko programazioa ematen da ezagutzera: prestakuntza-ikastaroak, jabekuntza eskolaren jarduerak eta bestelako ekintzak.


Nahita aldizkariaren azala
Nahita aldizkarien zerrenda
Argitalpen-data Aldizkariaren deskripzioa Aldizkaria
2010/02/01 Nahita 2010eko Urtarrila Aldizkari atzitu
2009/09/29 Nahita - 2009ko Iraila Aldizkari atzitu
2009/04/01 Nahita - 2009ko Apirila Aldizkari atzitu
2009/01/02 Nahita - 2009ko Urtarrila Aldizkari atzitu
2008/09/01 Nahita - 2008ko Iraila Aldizkari atzitu
2008/04/01 Nahita - 2008ko Apirila Aldizkari atzitu
2008/01/02 Nahita - 2008ko Urtarrila Aldizkari atzitu
2007/09/01 Nahita 2007ko Iraila Aldizkari atzitu
2007/04/02 Nahita - 2007ko Apirila Aldizkari atzitu
2007/01/01 Nahita - 2007ko urtarrila (Lehenengo edizioa) Aldizkari atzitu

GIZONDUZ ekimena

Gizonok berdintasunaren aldeko konpromisoa har eta Gizonduz ekimenarekin bat egin dezagun. Kanpaina hori Aukera Berdintasunerako udal sailak bultzatuko du eta herriko elkarte eta gizarte eragileen bidez bideratuko. Sinadura bilketa hori urte amaiera artean mantenduko da.


Gora



© Ermuko Udala, 2010 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo