Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Seme-alabak dituzten familiei zuzendua


Famili Arretarako Zerbitzuaren kartela

Famili laguntzarako zerbitzua seme-alabak dituzten sendiei zuzendutako zerbitzua da, familiak indartu, sendotu eta laguntzeko, betiere hezkuntza, gizarte eta famili arloko zailtasunak gaindi ditzaten. Laguntza profesional, zentzuzko eta doakoa ematen du.

Zerbitzu honen bitartez gurasoei prestakuntza ematen zaie eskoletan, famili arloko diagnostikoak egiten dira eta familiei nahiz euren kideei laguntzeko esku hartzen da, zerbitzuaren edo komunitatearen baliabideak erabiliz. Sei hilabeterik behin, aita eta amen eskolak hastearekin batera, aldizkari txiki bat argitaratzen da; udalerriko eskolaren batean dauden umeek etxera eramaten dute, gurasoei informazio erabilgarria emanez.

Udal Hezkuntza Alorrarekin lankidetzan jardunez, komunitateari zuzenduriko psikologia-zerbitzua eskaintzen dugu, zeina adin txikikoak dituzten familien orientazio psikosozialaz arduratzen den. Elkarlankidetza horren ondorio zuzena da baita ere, "Ermuko hezkuntz Erkidegoko eragileak duten bizikidetzari buruzko pertzepzioaren azterketa" titulukoa. Lan hori elementu garrantzitsua da, ikasle, familia eta irasleek herriko hezkuntza nola ikusten duten jakin ahal izateko.


Gora



© Ermuko Udala, 2011 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo