Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Droga-mendekotasunak prebenitzeko


Diseinu-drogak

Toxikoak irensteagatiko eragin psikosozial negatibo guztiei aurre egiteko bideraturiko ekintza guztiak Droga-mendekotasunak Prebenitzo III. Toki Plangintzan ezarrita daude. Plan honetako edukiak Eusko Legebiltzarren 1998ko Prebentzio legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko IV. Plangintzaren arabera egokitu dira; edozelan ere, plangintzaren bitartez udalerriko droga-mendekotasunen gaineko errealitatea aztertzeko asmoa dago, prebentzio politikak kontsumo modu berriei eta pertsona kontsumitzaileen topologia berriari egokituz.

Drogazaletasunaren kontrako kartela

Jarduketa hauek guztiek familiei laguntzeko zerbitzuarekin zerikusia dute; izan ere, zerbitzu horretako hezkuntza plangintzek prebentzioaren gaiari heltzen diete. Zerbitzu honetako lehentasunezko ildoek zuzeneko zerikusia dute prebentzioarekin, sorospenarekin, gizarteratzearekin eta toxikomania arazoak dituzten pertsonei zuzendutako laguntzarekin.

Zerbitzu honetan ere droga-mendekotasunarekin zuzeneko zerikusia ez duten hainbat ekintza gauzatzen dira, adibidez osasunean eta balioetan hezteko zine programazioa, HIESaren inguruko elkartasun kanpainak eta harreman sexualen kasuan preserbatiboaren erabilera sustatzea, batez ere gazteen artean.

Gainera, adizioren batek ukitutako pertsonei eta orientazio nahiz laguntza bilatzen duten senideei zuzeneko laguntza ematen zaie eta beste hezkuntza zentro, osasun zentro eta erakunde batzuekin elkarlana bultzatzen da, prebentzioaren alde lan egiteko.

Urtero eta minbiziaren kontrako elkartearekin lankidetzan, erretzeari uzteko taldeak eratzen dira.

Jarraian hainbat helbide interesgarri eskaintzen dira. Helbide horietan sustantziei, horien propietateei, arriskuei eta prebentzio moduei buruzko informazioa ‘online' jaso ditzakezue:


Gora



© Ermuko Udala, 2011 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo