Nazioarteko lankidetzari zuzendua
2000. urtetik udalean Nazioarteko Garapen eta Elkartasuneko Udal Kontseilua dago, udalerrian ibilbide luze eta esperientzia handia duten gizarte mugimenduetan eta gobernuz kanpoko erakundeetan islatzen den errealitate solidario bati erantzunez; izan ere, lankidetza hau oso elementu positiboa da gure komunitatearentzat, bai eta garapen eta ongizatean laguntzen diegun pertsonentzat ere.
Arlo honetako lana ondo bereizitako baina elkarren osagarriak diren alderdi bitan banatuta dago:
- Laguntza ildo bat sortu izana, udalerriko GKE-ek beste herrialde batzuetan garaturiko lankidetza jarduerak diruz laguntzeko. Horretarako, bada, diru-laguntzei buruzko arautegi bat dago. GKEekin batera gauzatzen den lan hau aurrera eramaten da erakundeek garatzen duten lan eraginkorra kontuan hartuta.
- Ermuko herritarrak immigrazioaren eta nazioarteko lankidetzaren gainean sentsibilizatzea, eremu horiei buruzko kanpainak eginez eta kaleratuz. Kanpaina horiek udalerriko GKEek Nazioarteko Garapen eta Elkartasuneko Udal Kontseiluan egiten dituzten lan eta ekarpen garrantzitsuei esker bidera daitezke.
Gora