Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermuko biztanleei zuzendutako zerbitzuak eta prestazioak dira; horien helburua zera da: norbanakoaren autonomia eta gizarteratzea oztopatzen duten gizarte gabezi eta hutsuneetan esku hartzea.
Prestazio horietariko batzuk ekonomikoak dira, esate baterako oinarrizko errenta, gizarte premietarako laguntza, gizarteratzeko laguntza bereziak eta integrazio laguntzak. Horiek guztiak desberdinak dira, aldizkakotasun desberdina dute eta eskuratzeko baldintza desberdinak bete behar dira. Zure egoera ekonomikoa defizitarioagatik laguntzarik behar duzula uste baduzu, gure zerbitzuan hitzordu profesional bat eskatu beharko duzu, zalantzak argitzeko.
Bazterkeriaren kontrako beste bitarteko batzuk gizarteratze hitzarmenak dira. Agiri hauek udalaren eta interesaturiko pertsonaren arteko akordio bat islatzen dute; dokumentuan, bada, alderdi biek hitzartutako hainbat ekintza agertzen dira, guzti-guztiak pertsonak gizarteratzera zuzenduak. Lan, prestakuntza, osasun, gizarte... arloko ekintzak jasotzen dira agiri honetan.
Azkenik, udalerrian gizarte bazterkeriaren egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko oinarrizko zutabe modura, lan eta gizartean sartzeko zerbitzu bat dago; zerbitzuak gizarte zerbitzuekin eta Sustapen eta Enplegu Atalarekin lankidetza estuan jarduten du eta ekintza zehatzak eramaten ditu aurrera, esate baterako gizarte trebetasunei buruzko tailerrak, diagnostikoak egiteko elkarrizketa pertsonalak edota Auzolan izeneko lan eta prestakuntza egitasmoak.
Jarraian, adierazitako laguntzetarako eskabideak izapidetzeko balio duten agiriak eskaintzen ditugu, erabilgarriak izan daitezkeelakoa. Agiriok ondoko hauek dira: