Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Gardentasun arloko zerbituz-gutuna


Itzuli

Ermuko Udalaren gardentasun-logotipoa

Ermuko Udaleko Herritarren Partaidetza eta Gardetasun Zerbitzuak udal antolakunde osora gardentasunaren printzipioak zabaltzeko eginkizuna du bere gain.

Badakigu gardentasuna guztiz garrantzitsua dena herritarrek udal administrazioarengan konfiantza handiagoa izateko eta udal kudeaketa moderno eta eraginkor baterantz aurrerapausoak emateko.

Horretarako, zerbitzu-karta honetan prestazioak eta gure gain hartzen ditugun konpromisoak biltzen eta adierazten ditugu, herritarrek udal informazioa eskuratzeko duten eskubidea erabat erabil dezaten, gobernu onaren printzipioei jarraituta beti ere.

Misioa
Misioa

Ermuko Udaleko Hiritarren Partaidetza eta Gardentasun Zerbitzuak udal osoaren gardentasuna hobetzen laguntzen du, bai publizitate aktiboari, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeari dagokionean ere:

  • Ermuko Udaleko antolaketa-unitate ezberdinen artean gardentasunari dagokionean behar den koordinazioa ezarriz.
  • Gardentasunaren inguruan indarrean dauden legeak erabat bete daitezela bermatuz.
  • Beste erakunde publiko eta pribatu batzuen ohiturarik onenak aztertuz eta Udal antolakundearen barruan zabalduz.
  • Gardentasunaren kultura sustatuz, bai udal antolakundearen barruan, bai eta Ermuko herritarren artean ere.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo