Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Misioa
Datu pertsonalen babesaren misioa
Misioari buruz argazkia

Ermuko Udalak, herritarren zerbitzura dagoen erakundea den aldetik, pertsona fisikoei buruz informazio pertsonal eskuragarriaren isil-gordea bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu ditu, bai eta fitxategiek, tratamendu-zentroek, lokalek, ekipoek, sistemek, programek eta datu pertsonalen tratamenduan esku hartzen duten pertsonek bildu beharreko segurtasuna bermatzeko beharrezkoak direnak ere, betiere datu pertsonalak jasotzen dituen paper-euskarrian, artxiboetan, kokapen fisikoetan eta geografikoetan aplikatutako egokitzapen-prozesuaren bidez.


Arriba



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo