Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Zerbitzu-gutunak

Abiapuntu, Udal liburutegia, Kontratazio-Saila, LOPD eta Pertsonak hautatzearen inguruko zerbitzuei buruzko argazkiak

Udalak kudeatzen dituen zerbitzuei buruz eta geure konpromisoei buruz herritarrak informatzeko agiriak dira zerbitzu-gutunak. Hain zuzen, zerbitzuon erabilgarritasunaren, fidagarritasunaren, bizkortasunaren eta abarren berri ematen diegu horien bidez.

Euren izaeragatik eta osaeragatik, zerbitzu-gutunak kalitate-tresna dira. Lehenengo eta behin, zerbitzuaren konpromisoa adierazten dutelako; eta, bestetik, lan egiteko molde bat adierazten dutelako: herritarrei zuzendua, beraiengan oinarritua eta gizartearekiko konpromisoa betetzeari begira egokitua. Lan egiteko molde horrek ohiko programazioa baztertu eta helburuetan oinarritutako programazioa lehenesten du. Hau da, jarduera hori jasoko dutenengan, herritarrengan, oinarritzen da.

Zerbitzu-gutunen edukian bi atal handi bereiz daitezke: informazioa eta konpromisoak.

Erakundeak zerbitzua ematean onartzen dituen konpromisoen adierazpena da zerbitzu-gutunen mamia. Izan ere, zerbitzuaren arauetan agindutakoarekiko balio erantsia ematen dute, eta, gainera, helmuga zehatz, publiko eta aitortuak ezartzen dituztenez, etengabeko hobekuntza errazten dute.

Ermuko Udalean, herritarrei zuzendutako zerbitzuen kalitatearekiko konpromisoa berresten dugu eta, horregatik, herritarrengan eragin zuzena duten zerbitzu guzti-guztiek beren zerbitzu-gutuna prestatzeko derrigorra dute. Horrela, gurekin harremana duten pertsona guztiek jakingo dute zer prestazio jaso ahal izango duten, zerbitzu horiek zer ezaugarri duten eta udal administrazioak nola burutuko dituen.


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo