Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Abiapunturen zerbitzu-gutuna


Itzuli

Imagen del logotipo de Abiapuntu-punto de inicio

Ermuko Udalaren helburuetako bat udal administrazioa herritarrei hurbiltzea da; horretarako irisgarritasuna hobetu, tramiteak erraztuz gestioa arrazionaldu, erantzuna bizkortu eta informazioa berehala eskuratzeko aukera eman nahi die herritarrei, aldi berean, Udaletxera informazioa eske edo gestioak egitera datozen pertsona guztiei kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Azkenean, herritarren bizitzeko modua hobetu eta Ermuaren aurrerapena lortzeko udal administrazio baten oinarriak finkatu nahi ditugu, herritarrak bezerotzat hartuta.

Horregatik, Ermuko Udalak Konbentukoa kalean dagoen Abiapuntu Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bitartez, Ermua ezagutu, bertan bizi edo lan egiteko behar diren oinarrizko harreman- eta informazio-zerbitzuak zentralizatu eta Ermuko herritarren esku jartzen ditu.


Herritarren eskubideak
Herritarren eskubideak

Manos levantadas Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 35. artikuluaren egokitzapena, Norberaren Datuen Babeseko 15/1999 Lege Organikoaren 14, 15 eta 16. artikuluek eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu dutena.

  • Begirunez eta berdintasunez hartuak, informatuak eta bideratuak izatea.
  • Izapideen pertsona-arduradunen nortasuna ezagutzea.
  • Erregistro eta artxibo administratiboetara sarbidea izatea, baldin eta hirugarrengoen eskubideei kalterik egiten ez bazaie edo herri-interesak tartean baldin ez badira.
  • Espedienteen baitan bildu beharreko dokumentuen kasuan, aurkeztutako jatorrizko dokumentuen kopia zigilatua eskuratzea eta dokumentuok jabeari itzuliak izatea.
  • Eskabideak, idatziak eta komunikazioak aurkeztu izanaren egiaztagiriak eskuratzea eta, normalizatutako prozeduretan, horiek jaso izanaren komunikazioa.
  • Pertsona interesdunek espedienteen tramitazio-egoera ezagutzea eta espedientean biltzen diren dokumentuen kopiak eskuratzea.
  • Alegazioak egitea eta entzunaldi-izapidearen aurreko edozein unetan dokumentuak aurkeztea.
  • Arauek eskatzen ez duten edo Udalaren esku dauden dokumenturik ez aurkeztea.
  • Jakinarazpenak jasotzeko lekua eta bidea hautatzea.
  • Udalarekin harremanetan jartzeko bidea aukeratzea, beti ere kasu bakoitzean definitutako bideen artetik bat hartuz.
  • Administrazioaren beren-beregiko erantzuna izatea.
  • Legez bidezkoa denean, administrazioari eta bere zerbitzupean dauden langileei erantzukizunak eskatzea.
  • Abiapuntun aurkezten dituzun datu pertsonalen segurtasuna eta isilpekotasuna bermatzea (helbidea, kontu korrenteak, adina, eta abar), udal fitxategietan, sistemetan edota aplikazioetan daudenez beste inork eskura ez ditzan, antolamendu juridikoan aurreikusitako kasuetan izan ezik.
  • Datuen tratamendu eta xedeari buruz Datu Babeserako Fitxategia kontsultatzea eta fitxategiaren pertsona arduradunaren nortasuna ezagutzea.
  • Legeak aurreikusitakoaren arabera, datuak zuzendu, ezeztatu edo horien erabilera ukatzea.
  • Konstituzioak eta legeek aitortzen dituzten bestelako eskubideak.

Si consideras que algunos de estos derechos no es respetado puedes efectuar tu reclamación a través del proceso de quejas y sugerencias que el Ayuntamiento de Ermua pone a tu disposición en todas las oficinas municipales y en la web municipal (www.ermua.es>Participación ciudadana>Quejas y sugerencias).


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo