Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Abiapunturen zerbitzu-gutuna


Itzuli

Imagen del logotipo de Abiapuntu-punto de inicio

Ermuko Udalaren helburuetako bat udal administrazioa herritarrei hurbiltzea da; horretarako irisgarritasuna hobetu, tramiteak erraztuz gestioa arrazionaldu, erantzuna bizkortu eta informazioa berehala eskuratzeko aukera eman nahi die herritarrei, aldi berean, Udaletxera informazioa eske edo gestioak egitera datozen pertsona guztiei kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Azkenean, herritarren bizitzeko modua hobetu eta Ermuaren aurrerapena lortzeko udal administrazio baten oinarriak finkatu nahi ditugu, herritarrak bezerotzat hartuta.

Horregatik, Ermuko Udalak Konbentukoa kalean dagoen Abiapuntu Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bitartez, Ermua ezagutu, bertan bizi edo lan egiteko behar diren oinarrizko harreman- eta informazio-zerbitzuak zentralizatu eta Ermuko herritarren esku jartzen ditu.


Herritarren partaidetza
Abiapunturen bidezko herritarren partaidetza
Inprimaki-modeloaks

Gure zerbitzuak hobetzen laguntzeko proposamenak egitera animatzen zaitugu. Horretarako, honako bide hauek dituzu:

  • Urtero egiten ditugun gogobetetze-inkestak, gure erabiltzaileen iritzia jaso eta eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatea neurtzeko.
  • Iradokizunak egiteko txartelak, zerbitzua hobetzeko proposamenak idazteko. Bulegoan dagoen ontzian utz ditzakezu.
  • Hartutako konpromisoak betetzen ez direnean edota emandako zerbitzua egokia ez denenan kexak ipintzeko aukera. Web orrian aurkituko duzu horretarako inprimakia. Nahiago baduzu, bulegoan eska dezakezu paperean eta bertan aurkeztu. Modu elektronikoan ere tramitatu dezakezu:

Aipatutako bide horiek administrazio-prozedura erkidean aurreikusitako erreklamazio edo errekurtsoen osagarri dira eta Abiapunturen jarduerekin edo ebazpenekin ados ez bazaude aurkez ditzakezu.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo