Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Abiapunturen zerbitzu-gutuna


Itzuli

Imagen del logotipo de Abiapuntu-punto de inicio

Ermuko Udalaren helburuetako bat udal administrazioa herritarrei hurbiltzea da; horretarako irisgarritasuna hobetu, tramiteak erraztuz gestioa arrazionaldu, erantzuna bizkortu eta informazioa berehala eskuratzeko aukera eman nahi die herritarrei, aldi berean, Udaletxera informazioa eske edo gestioak egitera datozen pertsona guztiei kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Azkenean, herritarren bizitzeko modua hobetu eta Ermuaren aurrerapena lortzeko udal administrazio baten oinarriak finkatu nahi ditugu, herritarrak bezerotzat hartuta.

Horregatik, Ermuko Udalak Konbentukoa kalean dagoen Abiapuntu Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bitartez, Ermua ezagutu, bertan bizi edo lan egiteko behar diren oinarrizko harreman- eta informazio-zerbitzuak zentralizatu eta Ermuko herritarren esku jartzen ditu.


Misioa
Abiapunturen misioa
Misioari buruzko irudi alegorikoa

Abiapunturen misioa Udalaren eta herritarren arteko harremanen hasiera-gunea izatea da, herritarrek behar eta itxaroten dutenari erantzuteko asmoarekin, beti ere Udalari buruzko informazio eguneratua emanez eta izapideak egiteko aukera eskainiz, bai zuzenean, bai telefonoz eta bai web gunearen bitartez.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo