Kontratatzailearen profila

2018ko irailaren 9an indarrean sartu da Sektore Publikoko Kontratuen

Legearen xedapen iragankorretatik hirugarrena, zeinaren indarrez prozedura erraztu eta/edo erraztu labur bidezko lizitazioetara aurkezten den lizitatzaile oro Sektore Publikoko Lizitatzaile eta Enpresa Sailkatuen Erregisro Ofizialean (ROLECE) inskribatuta egon beharko dira, edota Euskadiko Autonomi Erkidegoko Kontratisten Erregistro Ofizialean.

Betebehar hori eskatuko da aipatutako datatik aurrera deitzen diren lizitazioetarako.

Ongi etorria Ermuko Udalaren Kontratatzailearen Profilera. Bertan biltzen dira gure kontratuei buruzko informazio eta dokumentu guztiak, gardentasuna eta horietarako sarbide publikoa ziurtatzeko.

Bertan agertzen da bai kontratazio organoarekin harremanak izateko informazio orokorra: harreman-puntuak, telefono eta fax zenbakiak, helbide postala, helbide elektronikoa, informazioak, iragarki eta dokumentu orokorrak (kontrataziorako barne-jarraibideak eta dokumentu-ereduak), eta egiten dituen kontratuei buruzko informazio zehatza.

Kontratatzailearen profilera sarbidea librea da eta ez da aurre-identifikaziorik behar. Hala ere batzuetan beharrezkoa izan daiteke kontratatzailearen profilaren edukiari lotutako zerbitzu pertsonalizatuetara sartzeko: harpidetzak, alerta bidalketa, komunikazio elektronikoak eta eskaintza-bidalketak, besteak beste. Kontratatzailearen profilean dagoen informazio oro formatu ireki eta berrerabilgarrietan argitaratzen da, eta jendearen esku egongo da 5 urtez gutxienez, informazioa eskatu ezkero aurreragoko espedienteetara ere sartzen uzteaz aparte.

Kontratatzailearen profilari eusten dion sistema informatikoak dispositibo bat izan beharko du horko informazioa publikoki zabaltzen hasteko unea modu sinesgarrian kreditatzeko.

Ermuko Udalak Eusko Jaurlaritzaren www.contratacion.euskadi.eus Kontratazio Plataforman argitaratu du zure kontratatzaile profila; bertan argitaratzen dira lizitazioen deialdiak eta horien emaitzak. Kontratazio Publikoa Euskadin Plataforma eta Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataforma elkarreragingarriak izanik, bateko lizitazioak bestean ere agertzen dira, eta alderantziz.


Gora


© Ermuko Udala - Valdespina Markesaren kalea, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Gizarte Funtsa